Surfa

MADERA DE PAULOWNIA

Egurrezko surf-oholen munduan hasi ginenetik gehien harritu gaituzten gauzetako bat izan da paulownia egurra agertu dela gure bizitzetan; ordura arte ez genuen inoiz egur mota horren berri izan. Beste ezein egurrek ez dituen ezaugarriak ditu. Nabarmena da egur horren arintasuna; metro kubiko bakoitzeko 250 eta 290 kg-ko batez besteko dentsitatea du, baina altzairuaren antzerako erresistentzia-pisu erlazioarekin. Adibidez, abian etxeko hanplane edo handboard batek ez du 300 gramo baino gehiago pisatzen.

Azpimarratzekoa da, bestalde, duen flotagarritasun neutroa; horri esker, oso ondo flotatzen du eta, aldi berean, oso erraza da urperatzea ere. Beraz, handboarda lagungarria da igeri egiteko, eta ez eragozpen bat, beste material askorekin gertatzen den bezala, besakada naturalak egitea eragozten baitute urperatzeko duten zailtasunagatik. Baina duen ezaugarririk deigarriena bere iragazgaiztasuna da, eta ustelgaitza dela, hau da, ez da usteltzen ur gaziaren eraginagatik. Paulownia egurrak duen beste ezaugarri garrantzitsu bat bere malgutasuna da; egur hori beharrezkoa da Alaia batekin surf egiteko. Behin oholaren gainean zutik jartzen zarenean, Alaia malgutu egiten da, eta olatua zamalkatzeko beharrezko rockerra sortzen du.

Laburbilduz, paulownia egurra iraunkorra, arina eta malgua da; gainera, berezko edertasuna du, areagotu egiten dena are gehiago babesteko eta distira emateko linazi-olioa ematen zaionean.

Laborantza jasangarriko zuhaitza izatearen erakargarritasuna du, nekazaritza ekologikoaren barruan; izan ere, zuhaitzok moztu ahala kimu berriak landatzen dira, eta horren azkar hazten dira ezen zuhaitz batzuk zerrategirako prest egoten baitira bost urteren buruan.

Kontatzen dutenez, Txinan (hangoa da jatorriz zuhaitz mota hori) urte luzez lurperatuta zeuden hilkutxa batzuk lurpetik atera zituztenean ezagutu ziren paulowniaren ezaugarriak, ikusi baitzuten hilkutxak egoera ezin hobean zeudela. Beste batzuek diotenez, mangladietan, ur gezak ur gaziarekin bat egiten duen ibaien bokaleetan hazten direlako dituzte zuhaitzok dituzten ezaugarriak.

Ziur dakiguna da ur gaziak ez duela beste egur batzuk kaltetzen dituen bezala kaltetzen, ikaragarri arina dela eta Alaia modura erabiltzen zituztela Polinesiako lehenengo biztanleek erabiltzen zutela olatuak hartzeko (hain zuzen ere, gaur egun, paulownia egurrarekin egiten dira alaiarik ezagunenak eta izen handikoenak)

 

Handplane-ak

Banan-banan eta eskuz eraikitzen ditugu handplane-ak abianen, eta paulownia egurrezkoak dira. Bottomaren aldean, beheko aldean, uretan ez pikatzeko sudur zorrotza du, eta tail edo isats alderako gainerako hiru zatietan tunel itxurako ahur bat egiten zaio, ura igaro dadin. Goiko aldea borobildua da estetikoki, ez baitu eraginik hidrodinamikan.

Paulownia egurrak flotagarritasun neutroa du; horri esker, erosotasunez eta naturaltasunez igeri egin eta besakadak eman daitezke handplane-ean. Ez da aparteko esfortzurik egin behar, beste material batzuez egindako handplane-etan bezala.

Behin handplane-a eraiki ondoren, linazi-olio bainua ematen diogu trementina pixka batekin –babes modura–, eta handik 24 ordura beste bainu bat.

Mantenurako, nahiko agerikoa den aholkua ematen dugu: behin erabili ondoren, ur gezaz pasatzea eta eguzkitan ez edukitzea. Gutxieneko zainketa horrekin, denbora luzeagoz eutsiko dio egurrak bere edertasunari. Nolanahi ere, erabiltzen dugunaren arabera, komeni da olio bainu bat ematea (hainbat froga egin dugu, eta oliba-olioak ere balio du), distira itzaltzen ari dela ikusten dugunean.

Alaiak Polinesiako jatorrizko surf-oholak dira.

Surf egiteko egurrezko oholak dira, berezitasun garrantzitsu bat dutenak: ez dute gilarik.

Son tablas de madera para surfear, con una importante particularidad, que no llevan quillas.

Urte luzez, gila asmatu zuten arte, olatuak zutik harrapatzeko modu bakarra izan zen. Paulownia egurrezko Alaien ezaugarri nagusietako bat da malgutu egiten dela surflariak olatua harrapatu eta oholaren gainean jartzen denean; era horretan, surf-oholetan ezaugarritsua den kurbaduraren antzerako forma hartzen du. Beheko aldean (bottom), isats aldera (tail), alaiaren % 75 hartzen duen haur bat dute, non kanal bat sortzen den ur gehiago igarotzeko, eta korronteak berak jasoarazi egiten du; bottomak eskuilatutako punta bat (nose) uretan sar ez dadin eta beheratutako ertzak bottomean, biraketak errazago egin ahal izateko. Linazi-olioz eta trementinaz (80/20) babestuta daude

Alaia batez surf egiteak erabat bestelako sentsazioak sortarazten ditu, beste edozein oholekin alderatuta. Ausartzen zara?

PAIPO

Podemos decir que el Paipo es el hermano original del Bodyboard o Boogie.

Estos últimos se popularizaron con la aparición en el mercado de los nuevos materiales sintéticos. Pero nuevamente está resurgiendo con fuerza con la moda retro, la conciencia ecológica y lo más importante, la sensación diferente que ofrece el coger olas con un tablero de paulownia.

Nuestros Paipos están construidos en tres capas, dos tableros de paulownia de 8mm cada uno, encolados para poder elevar el Nose o nariz y poder avanzar rápidamente sin miedo a que pique en el agua. La tercera capa es de corcho, un corcho de 4mm que hace que se pueda montar en el paipo con una gran comodidad. Nuestros paipos son replicas a menor escala de las alaias que construimos, cóncavo en ¾ partes del bottom, y cantos afilados, la única diferencia es que las alaias son construido en tableros macizos y los paipos de tableros encolados únicamente con el objetivo de elevar el Nose.

Para protegerlos definitivamente les damos un baño de tapaporos y dos de barniz, todos ellos son materiales acrílicos como en todos nuestros artículos con la idea de aportar nuestro granito de arena a la sostenibilidad del medio ambiente.

Nuestros Paipos son pura diversión. Pueden ser montados desde los niños más pequeños hasta las personas más veteranas y desde los más inexpertos hasta los más avanzados riders.

PRODUCTOS