Zer da longboard bat?

Ohikoa baino skate luze eta zabalagoa da. Erosotasun eta egonkortasun gehiago eskaintzen du. Neurriek mugimenua errazten dute eta inpultso bakar batekin distantzia luzeagoa egiteko aukera ematen dute. Garraiobide bezala ere erabili daiteke, edo aldapak jeisteko, paseatzeko baita lasterketetarako ere. Modalitate desberdinak daude.
Surfarekin batera egin zen ospetsu longboardinga, Californian 1950 urteen bueltan. Hortik dator bi kirolen arteko harremana, errepidean surfaren arima izanik.

Longboards estilo desberdinak daude.
Freestyle, izenak esaten duen bezala estilo librea
Cruising estiloa kalean ibitzeko, paseatzeko edo batetik bestera joateko erabiltzen da.
Downhill estilo arriskutsuena da, abidada bizian aldapak jeistea da. Hau ausartenentzat.
Slalom, kirol estiloa izan arren ez da Downhilla bezain arriskutsua. Siga saga egitea da.
Dancing estiloa, taula gainean ibili, dantza egin edo mugitzea da.
Carving estiloa, longboardetan adituak direnen estiloa, asfalto gainean birak egitea da. Surfeatzetik gertuen egon daitekeen modua da.

Aukera on baterako gure gomendioak


Longboard-a emango diogun erabileraren arabera aukeratu behar da. Adibidez, pasiorako edo batetik bestera joatekoek surf taulen forma dute, eta hasiberrientzat gidatze erosoa eskaintzen dute. Cruiser modeloa berriz, erabiltzaile aurreratuentzat da, trikimailu teknikoak gustoko dutenentzat. Kontuan hartu beharreko ezaugarriak:

Malgutasuna. Zenbat eta malguagoa izan orduan eta errazagoa izango da taula gainean mugitzea baina abiadura handiagotan egonkortasun gutxiago izango dugu. Adibidez, riderraren pisua kontuan hartu behar da, pisu handiko pertsona batek taula malgua gainkarga lezake eta bere pasioa oztopatu.

Tamaina. Longboardaren tamainuaren arabera estilo bat edo beste bat praktikatu ahal izango dugu. Hasiberrientzat aproposena erdibideko taula bat aukeratzea litzateke egoera desberdinetan maneiatzeko aukera eskainiko digulako. Zenbat eta luzeagoa izan longboarda orduan eta geldoagoa izango da baina aldi berean erosoagoa eta ibilbidean egongokorragoa izango da.

Forma. Hau gustuaren araberakoa da, baina taula konkaboa baldin bada kontrola eta oratzea handiagoa izango da nahiz eta ez den hain malgua izango. Nose (punta) eta tail (buztana) zenbat eta luzeagoak izan orduan eta errazagoa izango da biratzea (pibotatzea).

Ardatzak (trucks). Ardatz estandarrak oso bigunak dira, biraketa-erradio motza dute eta eraman errazak dira. Hori bai, abiadura handiarekin ezegonkorrak dira. Atzekoz-aurrerakoak, hasiberrientzako gomendagarrienak izan daitezke abiadura handitu ahala egonkortasuna handitzen delako. Surf Skate motakoak berriz asfalto gainean surf egitearen parekoa izan daitezke.

Ardatzen arteko distantzia gero eta txikiagoa orduan eta txikiagoa izango da biraketa-erradioa. Beraz, arinagoa eta maneiagarriagoa izango da. Ardatzen artean distantzia handia baldin badago berriz, egonkortasun handiagoa eskainiko dute abiadura handitzean.

Gurpilak. Gurpilak poliuretanozkoak izan behar dira, 2 eta 4 pulgaden artekoak. Gero eta zabalagoak orduan eta abiadura handiagoa hartzen dute. Estuen abantaila azelerazio bizkor bat lortzea da.

Longboardaren mantenu on baterako gure gomendioak

Garbitasuna da taulen eta bere osagaien mantenimendurako eman dezakegun gomendiorik onena. Eskuilatu egin behar da edo zapi heze batekin garbitu eta ondoren ondo lehortu.

Noizean behin eta taulari ematen zaion erabileraren arabera berniz esku bat eman dakioke eta errodamentuei olio labaingarri bat.

Hasiberrientzat gure gomendioak

Ekipazio on bat oinarrizkoa da longboardingean murgiltzeko. Kaskoa, belaunetakoak, ukondokoak eta oinetako egokiak osatzen duten babes ekipoa gomendatzen dugu.

Hasieran posizio samur batekin egokitu behar da eta behin eroso egonda zailagoak izan daitezkeen posizioak frogatu. Kontuan hartu bultzatzen den oinaren arabera taulak desberdin erabiltzen direla. Horregatik aurrealdean eskuineko edo ezkerreko oina den erosoen jartzen duzuena jakiteko, praktikatu behar duzue. Gainera taularen gainean posizioak hartzeko forma desberdinak daudela ere jakin behar duzue.

Lur egokia bilatzea aproposa da, hasieran praktikatzeko gainazal laua izatea komeni.

Gomendio erraz hauekin gure taularekiko eta baita gugan ere, laster izango dugu konfidantza eta riders aditu batzuk bilakatzeko bidean izango gara.

Gure Longboard-ak