ENPRESA



Guri buruz

Gure enpresa, egurra, aritsautza eta natura maite ditugun kidez osatutako familiako enpresa bat da. Gauza txikiak mimatzen ditugu eta hortik sortzen dira gure produktu berezi eta desberdinak.

Zuengana iritsi nahi dugu, modelu esklusibo, berezi eta ekologikoekin, eta horretarako orduak ematen ditugu tailerrean produktuak diseinatzen eta sortzen, eta harro gaude hori guztia Zarautzen egiten dugulako.

Gure helburua ahalik eta zerbitzu onena ematea da eta egunerotasunean ikastea, entzutera irekita egotea eta zuengana gure surf eta longboarding taulekin gerturatzea da.

 
 

Jasangarritasuna

Sinisten dugu/uste dugu badagoela eraikitzeko eta sortzeko beste era bat. Taula iraunkor eta jasangarriagoak eskaintzeko egiten dugu lan, diseinua eta sorkuntza, albo batera utzi gabe.

Bertako ekoizpena

Taula guztiak Zarautzeko tailerrean diseinatu eta ekoizten ditugu.

Kontsumo gutxiago

Ahalik eta baliabide gutxien erabiliz eta ahalik eta soberakin gutxien sortuz ekoizten ditugu taulak

Enbalaje eta kudeaketa lanetarako berziklatutako materiala erabiltzen dugu garapen jasangarriago baterantz gerturatuz.

Toxinarik gabe

Sustantzia kaltegarririk gabe sortzen ditugu taulak, era seguru batean. Taulak, naturarekin errespetuzkoak diren materialekin sortzeaz harro gaude.